9. Landu beharreko indarguneak

9. Landu beharreko indarguneak

Gure ametsak egia bihurtzeko ahalegin horretan, geure indarguneez gain, badira asko lagunduko diguten beste elementu batzuk ere.

  • Eraldaketa-prozesu horretan marko   mentalak   edo  sinesmen  mugatzaileak  haustea. Horiek identifikatu eta guztion artean beharretara egokitutako berriak eraiki, horiek gainditzeko beldurrak landuz.
  • Ekimen  berriei  ekitekoindarra  eta  konbentzimendua izatea, horiek praktikan jartzea, partekatzea, kutsatzea eta kontrako erresistentzia, iruzkin eta jarreren aurrean norabidea mantentzea.
  • Norberaren eta besteen gaitasunean sinestea. Ahalduntzea, aldaketa gure esku dagoela ikusaraztea, eta ez kanpoko elementuen menpe. Elkarlana bultzatzea.
  • Beste sei ikastolekin batera hasitakosareko lana indartzen jarraitzea,harremanak ehuntzea, kezkak,  ikuspegiak  eta  konponbideak  partekatuz.  Etengabeko inspirazioa eta lankidetza ziurtatuko dituen sarea.
  • Lidergoa eta ezagutza pedagogikoa indartzea. Etengabe prestatu behar da profesional gisa eta familia  gisa,  haurrei  eta  gazteei  prozesuan  laguntzeko.
  • Eraldaketa-prozesu  honenaurrerapen  eta  lorpenez gozatzea.
  • Harreman  pertsonalak  eta  profesionalak  erraztuko  dituzten  komunikazio-estrategiak  areagotzea, kohesioa eta bizikidetza positiboa ziurtatzeko.
  • Datozen  urteetan  profesionalen  artean  izango  dugunbelaunaldi-aldaketakseniorren  ikuspegia  eta  esperientzia  eskatzen  du,  eta,  horrekin  batera,   junior-profesionalen   belaunaldi   baten   energia eta gogo bizia, proiektua hazteko betebeharra  baitute,  honaino  ekarri  gintuena  mantendu eta errespetatzetik harago.
  • Ebaluazio hezigarriaegitea, bai prozesuen ebaluazioan,  bai  eraginen  edo  inpaktuen  ebaluazioan.
  • Ikastola  non  partaide  guztiek  (irakasleek  eta  familiek) curriculuma baliabide bat dela ulertuko duten.  Curriculuma  mapeatzea  hezkuntza-etapetan.
  • Arkitektura  egokitua  duen  ikastola  bat,  lan  dinamika berriak ahalbidetzen dituena. Ikastolako barruko eta kanpoko espazioak eraldatzeko prozesuarekin jarraitzea.
  • Bere hezkuntza proiektua modu sistematikoan ebaluatzen duen ikastola.
  • Hezkuntza-komunitateak  estamentu  eta  erabilera-eremu  guztietaneuskara  erabiltzeko  konpromisoa areagotzea.
  • Erabilitako proiektu  eta  metodologia  guztiak  sistematizatzea, ikasle aktiboak sustatzeko.
  • Ikaskuntza  eta  garapen  berritzailea  sustatzea.  Berrikuntza  gure  ikastolako  pertsonen  jarrera  ekintzailearen adierazpentzat hartuta, eta jarrera hori modu kontzientean sortzen ditugun ekosistemez elikatzen dela ulertuta, giza-mailako  eta gizarte-faktoreez elikatuko da.
  • Errendimendu   handiko   hezkuntza-ekosistema   digital  baten  garapena  sustatuko  duen  ikastola,  eraldaketarako  gaitasun  eta  gaitasun  teknologikoak hobetuz.

Aipatu berri ditugun elementu horiek ezinbestekoak dira  gure  oinarrizko  hezkuntza-ildoak  hobetu/garatu  ahal  izateko,  eta  jakitun  gara,  halaber,  eremu  hauetan prestakuntza behar dela:

  • Proiektu  diziplinarteko,  eleaniztun,  aktibo  eta  kooperatiboen garapenean.
  • Ikaskuntzaren  eta  garapen  pertsonalaren  zerbitzura  dagoen  ebaluazio  hezigarri  baten  praktikan.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan