Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.
Oveclock taldea First Lego League robotika-txapelketan parte hartzen du 2009. urtean Euskadira iritsi zenetik. Ibilbide luze honetan 20 sari baino gehiago lortu du, autonomi, estatu eta nazioarteko leihaketatan. Blog honetan informazio gehiago daukazu.
Informazio gehiago
Gure baratze pedagogikoa tresna balioanitza da (baloreak, biologia, kimika, elikadura, ekologia...), hezkuntza-etapa guztietan erabiltzen duguna. Blog honetan baratzearen inguruan garatzen ditugun ekimenak ezagut ditzakezu.
Komunikazio-tresna honetaz baliatuz, ikastolan eta inguruan topatzen ditugun gai interesgarriak aitzakiatzat hartu eta komunikazio-gaitasuna, hizkuntzak eta tresna-digitalen erabilpen egokiak ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko aukera dugu.
Irrati digitala gure ikasleen komunikazio-konpetentzia eta edizio digitala lantzeko oso tresna egokia da, Axular News aldizkaria eta Axular Telebistarekin batera. Blog honetan beren irratsaioak entzun ditzakezu.
Komunikazio- eta teknologia-konpetentziak garatzeaz gain, Axular Telebistak gure ikasleen publikoaren aurrean aritzeko ohitura eta autoestimua bultzatzen ditu. Blog honetan beren programak ikus ditzakezu.
Forensic Science Innobasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ertzaintzak sustatzen duten eta STEAM konpetentziak bultzatzen dituen proiektua da. Horretarako, krimen baten eszena itxuratzen du, horren inguruko ikerketa garatuz.
Blog honetan ikastolaren 50. urteurrenarekin loturiko jarduera eta ekimen guztien berri ematen genuen (1969-2019).
Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten pertsona eleanitzak hezten ditugu.