Gure Hezkuntza Proiektuak definitu dugun pertsona ereduaren islada izan behar du; ezaugarri hauen inguruan eraiki eta egituratuko dugu gure proposamen pedagogikoa.
Egia da azken 10 urteetan egin ditugun beste berri-kuspen batzuetan irteera-profila edo pertsona-eredua zehaztuta zegoela (autonomoa, euskalduna, kooperatiboa eta konpetentea), baina gure ebaluazioa curriculumari buruzkoa izan da. Ezaugarri guztiak ez ziren ebaluagarriak, horietako hainbat klaustroaren intuizioan edo pertzepzioan oinarritu izan direlarik.
Riedulab lantaldearekiko prestakuntzak Riedusis metodologia aplikatzera garamatza, eta metodologia hori aurretik planteatutako helburuetatik harago doa. Hezkuntza-inpaktuak ebaluatzea proposatzen du; planteamendu horren ondorioz, modu konzientean eragin behar dugu, gure planteamenduen, proposamenen eta jarduera pedagogikoen bidez, bai nortasunari, bai eskuratu beharreko gaitasunei eta ezagutzei dagozkien faktoreetan.
Metodologia horrek hiru inpaktu mota bereizten ditu, gure pertsona eredua garatzerakoan kontuan hartu ditugunak. Eta horrela agertzen dira deskriba-tuta.Gure lana izan da gure pertsona-ereduan ezinbestekotzat jotzen ditugun bereizgarriak hautatzea, eta, horietatik abiatuta, haien ezaugarriak deskribatzea eta ezaugarri bakoitzerako hiru inpaktu mota definitzea.
Axular Lizeoaren pertsona-ereduak 5 bereizgarri ditu:
- Autonomoa
- Euskalduna eta mundura irekia
- Kooperatiboa
- Pentsamendu analitiko-kritikoa duena
- Sortzailea
Autonomoa
Bere buruaren irudi doitua duen pertsona, era-bakiak modu arduratsuan hartzea ahalbidetuko dion barne-sendotasuna duena eta bere bizi-proiektua garatzen lagunduko diona. Bizi-proiektu horrek berekin ekarri behar ditu hainbat sinesmen, hala nola etengabeko prestakuntzaren beharra eta berrasmatzeko joera naturala, malgua eta moldagarria izatea, jarrera positiboa eta konfiantzazkoa izatea, bizitzeak eragingo dizkion etengabeko eskakizun eta aldaketen aurrean transmititu eta kutsatuko duena.
Pertsona euskalduna eta mundura irekia
Munduari irekitako begirada (eta perspektiba) duen pertsona. Pentsatzen dugu hizkuntza dela herri baten ezaugarri identitarioen oinarria, eta, alde horretatik, euskararenganako hurbilketa emozionala indartu behar dugu, gure hezkuntza-komunitateko estamentu guztiek egoeraren kontzientzia handiagoa izan dezaten bilatuz. Betiere gure inguruan dauden kultura eta hizkuntzekiko begirada ireki horren defentsa eta errespetutik abiatuta. Eta harreman-esperientzia desberdinak sustatuz, bai nazioarteko trukeen bidez, bai beste herrialde batzuekin edo beste batzuekin online proiektuak garatuz.
Kooperatiboa
Lankidetzan lan egiten duen pertsona, XXI. mendeko gizartean integratzeko gaitasuna duten pertsonen garapenean laguntzeko, talde-lana ikasi behar baita funtzionatzeko ohiko modu gisa. Era berean, elkartasuna, justizia, enpatia eta asertibitatea bezalako balioak garatzen laguntzen du, ezinbestekoak baitira bizikidetza positiboan.
Pentsamendu analitiko-kritikoa duen pertsona
Egoera zehatzak aztertzen dituen pertsona, iturri fidagarriak hautatuta, eta jarrera eta iritzi desberdinak kontuan hartuta, bere ideiak, sinesmenak eta propo-samenak lantzeko, eguneroko erronkei/egoerei eta munduko arazoei aurre egiteko.
Bizi dugun COVID errealitateak are nabarmenago uzten du ikuspegi analitiko eta eraikitzaile hori garatzeko beharra, errealitate ezezagunei aurre egiteko. Covid-ondoko errealitate berriak gure ikasleak etengabeko ziurgabetasun eta ezegonkortasun egoera bati aurre egiteko gai izan daitezen prestatzera behartzen gaitu. Axular Lizeoa osatzen dugun pertsona guztien artean pentsamendu kritikoa garatu nahi dugu, aurrerapenaren ezinbesteko bultzatzaile gisa.
Sortzailea
Okertzeko beldurrik ez duen pertsona: ez da gogoetarik gabeko aktibismoaren bidez jarduten, baizik eta hainbat irtenbide probatzera, ebaluatzera eta akatsetatik ikastera bultzatzen gaituen sistematikaren bidez, erantzun berri bat edo galdera berri bat planteatzen du. Errealitatea begirada irekiz ikusteko gai den pertsona, erantzun desberdinak eta eraginkorrak emanez.
“Sormena XXI. mendeko petrolioa izango da”
Xavier Aragay
Jokabide- edo portaera-inpaktuak
Pertsona baten egiteko edo jokatzeko moduak aldatzea dakarten inpaktuak dira. Zer egiten du? Nola jokatzen du?
Ulermen- edo ikaskuntza-inpaktuak
Portaera egonkorragoa dela eta pertsona horrek modu jakin batean jokatzeko beharra eta/edo garrantzia ulertu duela adierazten digute. Zer pentsatzen du? Zer argudio erabiltzen ditu?
Marko mentaleko inpaktuak
Inpaktu sakonak dira, pertsonaren sinesmenetan, balioetan kokatzen dira. Bere egiten ditu portatze-ko moduak, barne-prozesu baten ondorioz pentsatzeko moduak, eta, horren ondorioz, ia beti modu berean jarduten du, testuingurua edozein dela ere, bere marko mentalean txertatu duelako. Nola jokatzen du eta zer uste, sentitzen, baloratzen du?