12. Aldaketa-esperientzien ebaluazioa

12. Aldaketa-esperientzien ebaluazioa

Gure ustez, ezinbestekoa eta beharrezkoa da hezkuntza eraldatzeko prozesuaren ebaluazioa sistematikoki eta koherentziaz egitea.

Ebaluazio-sistemak    hiru    norabidetan    lagunduko    digu: eraldaketari enpirikoki laguntzea, gure praktika pedagogikoari buruz hausnartzea eta gure asmo eta xedearekin bat etorriz jarduteko beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatzea.

Horretarako,  ebaluazioa  diseinatzen  hasiko  gara,  eta,   horretarako,   ezinbestekoa   eta   beharrezkoa   izango  da  beste  sei  ikastola,  Reimagine  eta  beste  erakunde batzuekiko lankidetza.

Axular  Lizeoan  ebaluazioa  etengabeko  hobekuntzarako tresna garrantzitsutzat hartzen denez, gure kudeaketa orokorreko sistema berrikusteko erronka eta beharra ere badugu, eremu orokorreko ekintza, prozesu eta zeregin guztiak gidatu ahal izateko, eral-daketa pedagogiko horri modu sendo, eraginkor eta seguruan aurre egin ahal izateko.

Hori lortu ahal izateko, ikastolako Kudeaketa Sistema Orokorra  birpentsatu  behar  izan  dugu  eta  A.K.A.S.  izena hartuko du (Axularreko Kudeaketa Aurreratua Sistema). Sistema horri esker, gure ikastolako irakasle zein profesionalek sarean lan egin ahal izango dute ikastolan,  gure  lantaldeak  kudeatzeko,  jarraipena  egiteko eta ebaluatzeko tresna egokiak eskainiz.

Dokumentu  honetako  kapituluetako  batean  gure  A.K.A.S atalari dagokion guztia definitu eta deskribatuko dugu.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan