Zientziaren astea

Zientziaren Astea Zientziaren eta Teknologiaren arloko komunikazio sozialeko gertaera handiena da, eta zientzia eta berrikuntza herritar guztiengana eramateko helburuarekin sortu zen. EAE-n SPRI buru izango du ekimenak, eta Innobasquek zabalduko du Astea/TheWeek/LaSemana izenburupean. Testuinguru horretan, Donostiako Sustapenak jarduera ugari antolatu ditu, publikoa gerturatzeko eta sentsibilizatzeko, eta Donostian egiten den ikerketa, zientzia eta teknologia ezagutzera emateko.

Jarduera bakoitza publiko ezberdinarentzat antolatu da (ikasle gazteak, ekintzaileak ETEak…), Donostian zientzian eta berrikuntzan lan egiten duten eragileekin kolaboratuz, hots: teknologia eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak, enpresak, fundazioak etab.

Pintxoak & Blogak jardueran, komunikazioa eta gastronomia konbinatuko dira, eta, era horretan, agente ezberdinek eta herritar adituek hausnarketak egin ahal izango dituzte zientzia hedatzeko formatu berrien inguruan; “Donostia berritzailea, proiektuak partekatzen” jardueraren bitartez, ikasleei zientziaren, teknologiaren eta jakintzaren inguruko adibide hurbilak erakutsiko zaizkie, Donostiako Sustapenaren Talentu Berritzailea programan oinarrituta; “Language as a window into the human mind” jarduerarekin ikastetxeetan hizkuntzak ikasterakoan garunak nola funtzionatzen duen azalduko da; “Share your knowledge! Donostia, Zientzia eta Zientzialariak” topaketan hirian bizi diren ikerlariak elkartuko dira, Donostia zientziaren eta berrikuntzaren hiri bihurtzeko duten ikuspegi estrategikoa eztabaidatzeko; “Teknologia Hiriaren zerbitzura” izeneko jardueran, tokiko erakundeek garatutako azken aurrerapen teknologikoak aurkeztuko zaizkie ekintzaile, enpresa eta unibertsitarioei; eta, azkenik, “Ingeniaritza informatikoa. Aukera profesionalak” jardueran, sektoreko profil berriak, joerak eta aukera profesionalak ezagutzera emango dira.

Ekintza guzti horiek eragile askoren kolaborazioari esker antolatu ahal izan dira: Ikerketa zentroak –Biodonostia, BCBL, CEIT, Aranzadi-, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Ingeniari Ikasleen RITSI Elkartea, M-Etxea Arkitektura- Ikerketa Elkartea, hainbat enpresa- La Salsera, Icavi, Elhuyar-, eta Axular eta St. Patrick eskolak.

Zientziaren astearen programa