Burkina Fasoko garapen-proiektua

Haurralderen eskutik "La Saisonnière" elikagai-kooperatibako arduradun batek batxilergoko frantseseko ikasleei bere proiektua aurkeztu die.

Hitzaldian gazteek emakumeen kooperatiba horren lana ezagutu dute, bertako elikagai ekologiko eta jasangarrien laborantza eta prestaketan, baita alfabetatze eta emakumeen higiene, osasun eta eskubide kontuetan sentsibilizazioan ere. Gainera, kooperatibak teodoz (baobab fruituaren oreaz) egiten dituen energia-barrak dastatzeko aukera izan dute.

Hemendik Haurralde eta La Saisonnière-ri eskaini diguten ekitaldia eskertu nahi diegu.

Eskerrik asko!