Abenduaren 3an, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi hauek burutuko ditugu:
- Goizean zehar ikastola osoko ikasleek “EUSKARA LORATZEN” hormairudia osatuko dugu koloretako loreekin.
- HH ko haurrak Txiki-Parkera joango dira, Argitxok gonbidatuta.
- Galdera-sorta JOLASA frontoian LH eta DBHko ikasleek.
- Errealeko Ansotegi eta Zubikarai jokalari euskaldunen hitzaldia areto nagusian LH3-LH6 bitartekoentzat.
- DBHko ikasleek kontzertua egingo dute HHko ikasleentzat arratsaldez.
- Amaia Garmendiaren ipuin kontaketa LHko txikienentzat.
- Batxilergoko ikasleak Antzerkia ikustera joango dira Antzoki Zaharrera datozen egunetan.
- Eta beste hamaika jarduera: Euskaraokea, mahai-jokoak, denbora pasak…
Euskaraz bizi nahi dugu!
Axularreko Euskaraz Bizi Taldea