Zure seme-alaba zeliakoa al da?

Argazkiak - Zure seme-alaba zeliakoa al da?

250 pertsonetatik bat zeliakoa da, hau da, ez du glutena onartzen. Glutena zereal batzuetan dagoen proteina da. Zeliakoak predisposizio genetikoarekin jaiotzen dira, baina inguruko faktoreek ere eragina izaten dute. Hori dela eta, gaixotasuna edozein momentutan azal daiteke. Hala ere, estatistikoki bizitzaren lehenengo eta laugarrengo hamarkadan azaltzea ohikoena izaten da.

Diagnostikatzeko modu bakarra hesteetako biopsia da, oinazerik gabeko froga baina desatsegina dena. Kasu batzuetan gaixotasun asintomatikoa izan daiteke, baina normalean nekea, diarrea, sabela handitzea eta garapena gelditzea gertatzen da. Behin gaixotasuna diagnostikaturik egonda, dieta jarraitu behar da: lekariak, okela, arraina, arraultzak, fruta, barazkiak eta glutenik gabeko zerealak (arroza eta artoa).

Produktu elaboratu eta enbasatuak ebitatu behar dira, glutenik gabeko ikurra ez badakarte (galburua bi lerroen artean eta zirkulu batean sartuta).