Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Haur Hezkuntza. Materialeak

Kurtso honetan ere “Urtxintxa proiektua” erabiliko dugu eta gai bakoitzean ipuin bat landuko dugu.

Ipuin horietako asko zuen etxeetan egon daitezke anai-arrebek, lehengusuek, lagunek... erabili izan dituztelako. Ez dute balio izenburu berdineko baina Urtxintxakoak EZ diren ipuinak.

Behealdean ikus dezakezue zuen seme-alaben mailari dagokion ipuinen zerrenda. Ekarri ipuinak izena jarrita kurtso-hasierako lehen egunetan, mesedez.

3 urtekoentzako ipuinak
1. Arroxali
2. Hiru txerrikumeak
3. Txanogorritxo
4. Ametsak airean
5. Izei txikia
6. Ehunzango kaskarina
7. Bi indiar txiki inauterietan
8. Txantxangorri mokofina
9. Bremengo musikariak
10. Azenario erraldoia
11. Ttanttoren opor sekretuak

4 urtekoentzako ipuinak
1. Koxmeren gezurrak
2. Inurria eta txirrita
3. Zazpi antxumeak
4. Mari Domingi eta Olentzero
5. Mari Kanela
6. Bi anaiak eta sorginak
7. Lehoia eta kilkerra
8. Martin Txiki
9. Hansel eta Gretel
10. Sasi guztien gainetik
11. Jon Zikinen anaia

5 urtekoentzako ipuinak
1. Gulliver Liliputen
2. Artzain gezurtia
3. Olentzeroren oparia
4. Makilakixki
5. Ahatetxo itsusia
6. Ziripot eta Miel Otxin
7. Erraldoi berekoia
8. Babarrun ale magikoak
9. Galtxagorri langileak
10. Suaren sugarretan