Ikasturtean zehar, 2 urteko ikasleak malgutasunez sartuko dira 8:00-9:15 bitartean. Segurtasun-protokoloak betetzeko, guztiz beharrezkoa da errutina batzuk errespetatu eta andereñoekin komunikazio arina mantentzea, ikasle bakoitzaren iritsiera-ordua aldez aurretik jakin dezaten.Adin horretako ikasleak15:00-16:00 bitartean aterako dira, eta andereñoei jakinaraziko zaie zein ordu aurreikusten den umea jasotzeko.Sarrerak eta irteerak 2 urteko gelari sarrera ematen dion aterpetik egingo dira.
Ikasturtean zehar, 3 urteko ikasleak malgutasunez sartuko dira 8:30-8:55 bitartean. Haurra andereño batek jasoko du eraikinaren sarreran, eta bere gelara lagunduko dio eskuak garbitu ondoren. Adin horretako ikasleak, 16:10ean aterako dira, prozedura berari jarraituz eta ordutegi jakin batzuei eusten saiatuz.
Ikasturtean zehar, 4 eta 5 urteko ikasleak malgutasunez sartuko dira 8:30 eta 8:55 bitartean. Adin horretako ikasleak utzi edota jasotzeko, ibilgailu bat erabiliz gero, ahalik eta denbora gutxien egon beharko da aparkaleku eremuan. Adin horietako ikasleen irteera 16:10ean (HH 4 urte) eta 16:15ean (HH 5 urte) egingo da Haur Hezkuntzako ikasleen ohiko irteera atetik. Eguerdian bazkaltzera joaten diren ikasleentzako irteera eta sarrera beretik egingo da.Taldeen irteera mailakatua eta arina izan beharko da, bilketa-gunetik lehenbailehen aldenduz.
Jangela: irailaren 8tik aurrera jangelako zerbitzua nahi duten ikasleek, izena eman beharko dute Idazkaritzan irailaren 2 eta 3 bitartean (epe honetatik kanpo ez dugu jangelako zerbitzua ziurtatuko). Gainontzekoak irailaren 14an hasiko dira.