Ikastola kanpoko espaloia konponduta

Argazkian espaloi berrituak

Azken urteotan, euria ari zuen egunetan, ate berde kanpoan putzu handiak sufritzen genituen. Ume, gazte, guraso eta langileok putzu gainetik ez pasatzearren errepide erdira atera behar izaten genuen horrek zekarren arriskuarekin.

Olentzerori gutun ugari bidali dizkiogu, eta ez aurten bakarrik, baina 2016an hobeto portatu garelako edo eskatutako oparia ekarri digu.

Hemendik aurrera ez ditugu oinak bustiko, ezta errepidera irten beharrik ere. Albiste ona zalantzarik gabe.