2017an office zerbitzu berria

Irudian tupper batzuk

Datorren urtarriletik aurrera ikastolak office zerbitzu berri bat jarriko du martxan DBH 3-4 eta Batxilerreko ikasleentzat. Horretarako, etxetik bazkaria dakarten gure ikasleentzat espazio berri bat izango dugu ikastolan. Bertan, etxetik ekarritako tupperrak hozkailuan gorde eta mikrouhin labean berotzeko aukera izango dute. Gainera, zerbitzuarekin batera Auzolaguneko langileek emandako garbitasun zerbitzua, zaintza, instalazio mantenua eta arreta izango dute. Bazkaltzeko beharrezko tresneria eta edaria ere sartuko dira eskainitako zerbitzu berri honetan.

Kuota bakarra: 26€ / hilero

Izen-emateak: hilaren 1-5 egunen bitartean E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Epe horretatik kanpo ezin izango da alta edota bajarik eman hurrengo hilabetera arte.

Antolamendua:

  • Goizeko lehen jolastorduan office-a zabalik egongo da tupperrak hozgailuetan gordetzeko.
  • Bigarren jolastorduko tartean, modu ordenatuan eta Auzolaguneko arduradunak zuzenduta, bazkaria berotu eta bertan bazkaltzeko aukera izango dute.
  • Ikaslea zerbitzuan finkatuko diren arau eta jokaera egokiak errespetatzeko konpromisua hartuko du.

Office zerbitzu berri hau familientzat baliagarri eta erosoa izatea espero dugu. URTE BERRI ON!

 

Zuzendaritza Taldea