Gabonak datoz!

Eguberri eta urte berri on

Jarraian abenduko hainbat ospakizunen inguruko informazioa eskaintzen dizuegu.

  • Abenduaren 20an, goizez, Olentzeroren etorrera ospatuko dugu. Beraz, ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute.
  • GABONETAKO OPORRAK abenduaren 20tik (eguerditik) urtarrilaren 6ra arte. Urtarrilaren 7an, klaseak hasiko dira.
  • Abenduaren 20an, San Telmo museoan 18:00etan Gero Axular taldearen #dotorenjantzi ekimenaren egitarauaren barruan “Baserritar jantzien” inguruko hitzaldia.
  • SAN TOMAS EGUNEAN, abenduaren 21ean, Batxilergoko 2.mailako ikasleek ikasketa-bidaiarako txistorra-postua Konstituzio plazan izango dute (10. Postua). Udal Liburutegiko ezkerretik plazan sartuta, 5. Postua (ezker aldean). Gero Axularrek ohiko postua izango du Gipuzkoa Plazan. Bestalde, Boulebardeko kioskoan 12:00etan, Gero Axular taldearen #dotorejantzi ekimenaren egitarauaren barruan “San Tomas eguneko baserritar jantzien II lehiaketa.
  • Abenduaren 22an, 16:00etan Zorroagako elizan, Batxilergoko 1. mailako ikasle boluntarioek eta Gero Axularrek nagusientzako ohiko Gabonetako jaialdia antolatuko dute. Ondoren, 18:30ean Puio Bidea 22tik irtenda, Aiete auzoan zehar desfilatu eta gero, Hiru Damatxoko plazan musika eta dantza izango da.
  • Abenduaren 24an, Gero Axularreko dantzari guztiek parte hartuko dute Gero Axularrek Udaletxearekin batera Donostiako erdigunean antolatzen duen Olentzeroren etorreran.

OHARRA: Datorren ostegunea, abenduak 20, ez da jangela-zerbitzurik izango eta garraio-zerbitzuak arratsaldeko ibilbidea 12:30ean egingo du.