MatiaZaleak IV ekitaldia

Argazkian Gero Axularreko dantzariak MatiaZaleak ekitaldian

MatiaZaleak-ek urteroko ekitaldia ospatu du Orona Fundazioak Galarretan duen areto nagusian. MatiaZaleak Matia fundazioaren xedearekin bat egiten duen pertsona edo elkarteak dira, adineko pertsonen ongizatearen alde. Matia Fundazioak sustatzen du, gizarte osora zabaltzeko Fundazioak zahartzearen alorrean dituen balioak: autonomia, duintasuna eta pertsonalizazioa. Horretarako, sentsibilizazioa eta lagunkoitasuna erabiltzen ditu, eta zahartzaroaren aldeko giroa sortu.

Axular Lizeoak 20 urte baino gehiago daramatza belaunaldien arteko boluntariotza-proiektua bultzatzen. Bertan, 500 ikasle baino gehiagok 35 ordu eskaini dituzte boluntariotza-lanetan Matia Fundazioko Bermingham, Rezola eta Iza zentroetan. Hori dela-eta, 2015. urtean MatiaZaleak errekonozimendua jaso genuen.

Aurtengo ekitaldian, boluntariotza-elkarte, fundazio eta gizarte-erakundeekin batera,  ikastolako ordezkariak ere izan dira eta Gero Axular Dantza Taldeko dantzari eta txistulariek zeremoniari amaiera eman diote.

Bejondeizuela, lagunok, lan handia egiten ari zarete!