50. urteurrenaren aurkezpen-ekitaldia

50. urteurreneko liburua

Datorren asteazkenean, abenduak 19, 11:00etatik 12:00ak arte, Donostiako udaletxeko batzar-aretoan Axular Lizeoaren 50. urteurrenaren aurkezpen-ekitaldia eta prentsaurrekoa izango ditugu.

Ekitaldiak helburu hauek izango ditu:

  • 2019. urtean Axular Lizeoak 50. urte beteko dituenez, urte osoan zehar antolatuko ditugun ekintzen egitaraua ezagutaraztea.
  • Gure ikastolaren historia, mugarri, irudi eta proiektuak biltzen dituen liburuaren aurkezpena.
  • Urteurrenerako Iker Lauroba musikari eta ikastolako ikasle ohiak konposatutako abestia erakustea.

Hona hemen ekitaldiaren egitaraua:

  1. Ongietorria eta ekitaldiaren aurkezpena - Aitor Uriondo (Axular Lizeoko zuzendaria)
  2. Harrera-hitzak - Mikel Eguren (Axular Lizeoko lehendakaria)
  3. 50. urteurrenaren aurkezpena - Aintzane Tolosa eta Mattin Alijostes (Antolaketa-batzordeko arduradunak)
  4. 50. urteurrenaren liburuaren aurkezpena - Jesus Etxaniz (Zuzendari ohia)
  5. Axular Lizeoaren hasierari buruzko solasaldia - Claudio Artesano (Lehen lehendakaria)
  6. 50. urteurrenaren abestiaren aurkezpena - Asier Iriondo (Ikasle ohi eta musikaria)
  7. Abestiaren bertsio ofiziala entzungo dugu.
  8. Eneko Goia alkateak itxiko du ekitaldia.

Interesa duzuen ikastolako familiok eta lagunok Axular Lizeoarentzat hain berezia den prentsaurreko honetara gonbidatuta zaudete.

Aitor Uriondo (Zuzendaria)