Eskola Agenda 21eko udal foroa

Argazkian ikasle eta irakasleak alkatearekin

Maiatzaren 18an ikastolako LH eta DBHko ikasleak diren Xabier Atxurra, Amaia Lasa, Leire Gonzalez, Xabier Abad, Jone Barriuso eta Nagore Martin, Itziar Redondo eta Xabier Insausti Irakasleekin batera, Eskola Agenda 21eko Donostiako udal foroan izan dira.

Beste 31 ikastetxetako ikasleekin batera, ikasturtean landutako HIRI JASANGARRIA gaiari loturiko eskaerak plazaratu dizkiete Donostiako udaletxean Eneko Goia alkate jaunari eta zinegotziei.

Ekintza horrekin Eskola Agenda 21en landutakoa praktikan jarri eta etorkizunerako hiri jasangarria izateko urratsa eman dugu.

Hurrengo ikasturtearen hasieran udaletxeko arduradunek gure eskaerei eman dieten erantzuna jasoko dugu. Jakinaren gainean izango zaituztegu.

Axular Lizeoko Ingurumen Batzordea