LH 6. mailakoek laguntza behar dute

Bideoaren fotograma bat

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak gara eta zuengana jotzen dugu laguntza behar dugulako. Safer Internet Day lehiaketako finalerako sailkatu gara eta maiatzaren 20a baino lehen ahal ditugun boto gehienak jaso behar ditugu gure lana irabazle izan dadin.

Guk egindako bideoan, adin txikiko ume eta gazteek interneten topa ditzakegun arriskuei aurre egiteko kontuan izan beharrekoak erakusten saiatu gara.

Botoa emateko, Eusko Jaurlaritzako lotura honetan sartu eta erregistratu behar duzue gure "igo baino lehen bi aldiz pentsatu" bideoan "alde nago" klikatuz.

Zabaldu mezua zuen ingurukoen artean, mesedez.

ESKERRIK ASKO zuen laguntzagatik!

LH 6. mailako ikasleak