Kongoko umeen aldeko sakelekoen bilketa

Argazkian sakelekoen biltegi bat

DBH 3ko ikasleak gara eta Gizarte Zientziak arloko proiektuan kanpaina bat sortu behar dugu. Bururatu zaigu, Kongoko errepublikan dauden umeei laguntzea. Ume horiek lan gogorra egiten dute, hau da, 12-14 ordu egoten dira meategietan eta gehienetan baldintzak hain zakarrak eta arriskutsuak direnez, ume asko hil egiten dira. Lan hori guk hainbeste preziatzen ditugun lau mineralak, urrea, tantaloa, eztainua eta wolframa aurkitzeko egiten dute. Agian jakingo duzuen bezala, lau mineral horiek gailu elektronikoak egiteko erabiltzen dira.

Esan bezala, haiek lagundu nahi ditugu eta horretarako telefono zaharrak ekartzea eskatuko genizueke, hau da, erabiltzen ez diren mugikorrak, apurtuta edota zahartuak gelditu direnak. Mugikorrak eman baino lehen barneko informazioa ezabatzea gomendatzen dugu.

Gogoan izan ekintza honek ez duela dirurik lortu nahi, ume horien bizi maila hobetu nahi da, mineralak berrerabiltzen.

Telefonoak ekainaren 10a arte eraman daitezke ikastolako idazkaritza aurreko gelara.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

DBH 3ko ikasleak