Axular Clariah-eus workshop ekimenean

Axular Clariah-eus workshop ekimenean

Ikastolako irakaslea den Juan Ezeizak Donostiako San Telmo Museoan izan den Clariah-eus workshop ekimenean parte hartu du.

Clariah-eus Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko egitasmoa da Europako ikerketa-azpiegiturekin lankidetzan. Hain zuzen ere, Europan Clarin eta Dariah azpiegiturek ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza eskaintzen dituzte eta Clariah-eus-ek, horien ereduari jarraiki, ikertzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaini nahi ditu. Horretarako, euskarazko ikerkuntzan erreferente direnekin lankidetzan Clariah-eus sustatu eta gure komunitatearen ikerketa-plaza bihurtu nahi da.

Clariah-eus azpiegiturari buruzko informazio gehiagorako jo webguneko orri nagusira .