Gure espaloi jasangarria, 25 jarduera nabarmenen artean hautatua

Gure espaloi jasangarria, Euskadin gertatutako ekintza nabarmenen artean

Gure espaloi jasangarria, birziklatutako plastikozko botilekin eraikia, berriro ere protagonista da. European Week for Waste Reduction Awards sarietarako finalista aukeratua eta publikoaren saria berezia jaso ondoren, oraingo honetan espaloi jasangarria Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko 25 jarduera nabarmenen artean hautatua izan da.

Ihobe-k argitaratutako dokumentu honek ekimen honen esparruan 2011z geroztik egindako 25 ekintza onenak biltzen ditu eta ekintza horien balioa zabaltzea du helburu, Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuek ekintza horiek erreplika ditzaten.