Axular Lizeoak Euskadi ordezkatuko du Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko sarietan

Axular Lizeoak Euskadi ordezkatuko du Hondakinen Prebentziorako 2023ko Europako Asteko sarietan

“Tapoietatik lorategi bertikaletara” proiektuari esker gure ikastolak ikastetxeen kategorian lortu du hautagaitza. Mazedonia Elkartearekin batera egindako ekintza, edizio honetan aurkeztutako 190 ekintzen artean aukeratua izan da.

Pasa den ostiralean Ihobe-k antolatutako ekitaldian, gure ikastolak egindako lana nabarmendu zen. Albiste honetan azaldu genizuen bezala, bildutako plastiko-tapoiak erabiliz, gure ikasleek produktu berriak sortu dituzte, hala nola mosketoiak, sokak eta loreontziak. Horiekin lorategi bertikalak egin dituzte, gure eremuko haibat tokitan jarri direnak. Proiektu honen helburu nagusia hondakinen arazoarekiko kontzientzia kritikoa sortzea eta egungo errealitatea hobetzeko tresnak ematea da.

2021-22 ikasturtean gure espaloi jasangarriaren proiektua European Week for Waste Reduction Awards sarietarako finalista aukeratua izan zen eta Bruselan ospatutako ekitaldian, publikoaren sari berezia jaso zuen.

Esteka honetan , “ Tapoietatik lorategi bertikaletara” proposamena ikus dezakezu.