Jarraian abenduko hainbat ospakizunen inguruko informazioa eskaintzen dizuegu.
- Abenduaren 20ean, goizez, Olentzeroren etorrera ospatuko dugu. Beraz, HH eta LHko ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute.
- GABONETAKO OPORRAK abenduaren 20tik (eguerditik) urtarrilaren 8ra arte. Urtarrilaren 9an, klaseak hasiko dira.
- SANTO TOMAS EGUNEAN, abenduaren 21ean, Batxiler 2ko ikasleek ikasketa-bidaiarako txistorra-postua Boulevard-ean izango dute “Kuxkulo” goxoki dendaren inguruan. Gerok ohiko postua izango du Gipuzkoa Plazan.
- Abenduaren 22an, 16:00etan Zorroagako elizan, Batxiler 1eko ikasle boluntarioek eta Gero Axularrek nagusientzako ohiko Gabonetako jaialdia antolatuko dute. Ondoren, 18:30ean Aiete auzoan zehar desfilatu eta gero, Munto Berrin musika eta dantza izango da.
- Abenduaren 24ean, Gerok Udaletxeak Donostiako erdigunean antolatzen duen Olentzeroren etorreran parte hartuko du.
OHARRA: Abenduaren 20an, asteartea, ez da jangela zerbitzurik izango. Ikasle guztiei hamaiketakoan txistorra emango zaie. Garraio-zerbitzuak 12:30etan arratsaldeko ibilbidea egingo du.
EGUBERRI eta URTE BERRI ON !!!