Ikasketek etxetik jarraitzen dute

Ikasketek etxetik jarraitzen dute

Guraso agurgarriok:

Atzoko mezuan aurreratu genuenez, hurrengo egunotan eskola-jarduerarekin jarraitzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun puntu batzuk zehaztera goaz.

Gure ikasleen garapen integralarekin lanean jarraitzea garrantzitsua delakoan gaude eta, horregatik, hiru dimentsio hauetan zentratzea proposatzen dizuegu:

       BALOREAK: Krisi orokor honi aurre egiteko, zuen seme-alabei ardura maila handia transmititzea garrantzitsua da. Alde batetik, prebentzioaren beharra eta ohitura eta jardunbide egokien sustapena azpimarratu nahi ditugu, osasun-agintarien jarraibideak errespetatuz. Bestetik, etengabe argitaratzen ari diren albisteak zuen seme-alabekin komentatzeko aholkatzen dizuegu, egoera berezia denez, gizarte gisa indartzeko aukera aprobetxatu beharko baikenuke.

       JARDUERA FISIKOA ETA AUTONOMIA: Osasuna eta egoera fisikoaren zainketa oinarrizkoak dira. Hori dela-eta, gure ikasleentzako proposamenak azaltzera goaz, beti ere osasun-agintariek murriztapenik ezarriko ez balute.
       Proposamenak betetzeko, familien laguntza garrantzitsua da. Zuen jarraipenak eremu honetan ere haztea ekarriko du.
       
Zer proposatzen dugu etapaka jarduera fisikoari dagokionez?
Esteka bakoitzean etapari dagozkion proposamenak kontsulta daitezke:

       JARDUERA KOGNITIBO-AKADEMIKOA: Atzo esan bezala, ikastola ixteak ez dakar jarduera lektiboa etetea. Hori bai, egin beharreko atazak adina eta etapa edo zikloaren araberakoak izango dira.      

Burutu beharreko lanak egiteko unean kontuan hartzekoak:
    • Zuen seme-alabak lan egiteko leku egokia izan behar du, gutxieneko argitasun-, lasaitasun- eta erosotasun-baldintzak beteko dituena.
    • Inguruan ez du interferentzia edo molestiarik izan behar (telebista, telefono...), baina ez dadila guztiz isolatu. Heldu batek lanean ari dela egiaztatu beharko luke, baita laguntzeko prest egon, ikasleak hala beharko balu.
    • Ahal den neurrian, proposatutako ordutegia jarraitu beharko litzateke. Familiaren egoerak hala eskatuko balu, ordutegia egoki liteke, betiere sen komuna erabiliz.
    • Gogora dezagun helburua zuen seme-alaben adinari dagozkion lan-, ardura- eta erantzunkizun-ohiturak mantentzea dela, beren betebeharrei erantzunez.
    • Irakasleek hala eskatzen dutenean, zeregin eta lanak entregatzeko epeak errespetatuko dira. Kontuan izan irakasle eta ikasleen arteko komunikazio eta jarraipena ziurtatu behar ditugula.
    • Ikastolan ebaluazio jarraia mantenduko dugu ezinbesteko ikaskuntza-tresna gisa. Egoera berri honetara egokitzeak guztion inplikazioa eskatuko du, batez ere ikaslearena.

       Esteka hauetan informazio orokorra aurkituko duzue etapa edo zikloka banatuta:


Gogoratu idazkaritzara telefonoz hots egin dezakezuela ohiko ordutegiarekin lanean ari baikara, agintariek kontrakoa erabakitzen ez duten bitartean, eta irakasleekin telefonoz nahiz Inikaz komunika zaitezketela.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Zuzendaritza Taldea