Drogak eta nerabezaroa

Argazkiak - Drogak eta nerabezaroa

OMSeko drogomenpekotasunetan aditua den Miguel Sánchez Turet-ek eta Antoni Durán psikologoak, eta masterra drogomenpekotasunetan, gazteen artean drogen kontsumoaren prebentzioa egiteko gurasoentzako aholku hauek ematen dituzte:

Seme-alabentzako eredua izan behar da. Ezin zaie eskatu norberak egiten ez duena. Guraso erretzaileek nekez debeka dezakete tabakoa, adibidez.

Ohitura, arau eta muga egokiak bultzatu. Autonomia eta ardura sortu, kontraesan eta inkoherentzietan erori gabe.

Elkarrizketa eta komunikazioa errazten dituen jarrera izan. Seme-alabek entzun behar dute, baina era berean entzun egin behar zaie. Familian sentimendu eta arazoak erraztasunez adierazi beharko lirateke. Informazioa beren garapenaren araberakoa izango da. Drogez hitz egitean ez dramatizatu, ez topikoekin jokatu eta, batez ere, ez kontsumo-espektatibarik sortu.

Denbora librea eta aisialdia ondo planifikatzen lagundu.

Seme-alaben lagunak ezagutzen saiatu, eta ahal balitz, horien gurasoak ere. Drogen kontsumoaren hastapenean talde hori garrantzitsua izaten da.

Ez aldez aurretik epaitu jarrerak eta konportamenduak. Seme-alaben porrotak onartzeko kapazak izan behar dugu, horiek gainditzeko laguntza emanez.

Ez beren gauzak arakatu. Ahal den neurrian ez egin, errespetu falta irudituko zaielako eta gurasoekiko konfiantza kalte litekeelako.

Une zailak pairatzen dituztenean jakitun izan. Une horietan gure laguntza behar dute. Ematen ez badiegu familiatik kanpo bilatuko dute edo droga bezalako sasi-soluziobideak aukeratuko dituzte.