Lagundu Overclock Axular Taldeari!

Overclock Axular Taldearen argazkia

DBH eta Batxilergoko ikasleek osatutako eta Pili Merino eta Josetxo Sanchez irakasleek gidatutako Overclock Axular Taldeak Xaulevel dB Meter bere proiektua STEM erronkara aurkeztu du.

STEM erronka robotika- eta programazio-proiektuen bidez STEM konpetentziak (Sciencie, Technology, Engineering y Mathematics) garatzera zuzendutako lehiaketa da. Ikasle eta irakasleek proiektu teknologiko berritzailea garatu behar dute gai hauetako baten inguruan: gauzen interneta, bertako industria, E-Health, Hezkuntza digitala, Zibersegurtasuna edo beste proiektu teknologikoak.

Bideo honek erakusten du Xaulevel dB Meter proiektuaren nondik norakoa. Gustukoa baduzu, esteka honetan botoa eman diezaiokezu

Zure botoa erabakigarria izan daiteke epaimahaiaren puntuazioak taldeen arteko berdinketa ekartzen badu.

Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisitatu beren bloga