Ane Rincón MatiaZaleak postal-lehiaketan saritua

Argazkian Anek saria jasotzen du

DBH 2ko ikaslea den Ane Rincónek MatiaZaleak postal-lehiaketan lehen saria lortu du. Bere postala Matia Fundazioak eta MatiaZaleak-ek Gabonak zoriontzeko erabiliko dute.

Ainhoa Arrillaga, gizarte-langilea eta MatiaZaleak-eko dinamizatzailea, ikastolara hurbildu da Aneri bere saria emateko, Errealeko jokalariek sinatutako kamiseta eta Errealaren museora sartzeko txartelak, alegia.

Zorionak, Ane!