Zientzialariekin topaketa

Ikasle talde bat zientzialari batekin

Urriaren 21ean Batxilergo 1eko Biologiako ikasleek “Bizitza zientifikoaren topaketa” ekitaldian parte hartu zuten. Topaketa Miramon parkeko Eureka! Zientzia Museoan izan zen.

Hasierako orduetan hainbat zientzialarik beren ibilbide profesional eta ikerketa lanak aurkeztu zituzten.

Hamaiketakoaren ostean, ikasleek sortutako zalantzak galdetzeko eta haiekin hitz egiteko aukera izan zuten.