Errigora kanpaina

Errigora kanpaina

Euskarari puzka 5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta. Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili.

2013tik 2018ra ia 80.000 saski banatu dira, 25 kontserba-etxe, olio-errota eta ehunka nekazariren partaidetzarekin eta ia milioi bat euro bildu dira.

Hiru aukera daude:

  • Saski beltza -betikoa- 50€: Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia.
  • Saski berdea -ekologikoa- 60€: Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasata, barazki-menestra eta ozpina.
  • Saski zuria -berezia- 70€: Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza), patxarana, Extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.

Eskaera e-mailez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) edo telefonoz (943 316 066) egin daiteke urriaren 30etik azaroaren 20ra arte, biak barne.

Anima zaitez, merezi du-eta!