San Juan sua eta zikiro-jana

Irudian San Juan sua

Ohikoa denez, Gero Axular Dantza Taldeak ekainaren 23an San Juan sua eta zikiro-jana antolatu ditu.

Hauxe da egitaraua:

  • 18:30 SOKA DANTZA. Irakasle, guraso eta euskal dantzako haurrek egingo dute. (entseguak gurasoentzat ostegunetan 16:00etatik 17:00ak arte dantza gelan izango dira)
  • 19:00 ERROMERIA
  • 20:30 AFARIA (ZIKIROA BURDUNTZIAN eta hanburgesak haurrentzat)
  • Ondoren San Juan SUA

Eta Frontoian

  • 22:00 • KANTALDIA. Afaldu ondoren betiko doinuak elkarrekin kantatuko ditugu, dantza taldeko musikariek lagunduta
  • 23:00 JUSTDANCE
  • 23:30: DISKO FESTA Afaltzeko entsalada, bertan burduntzi erara erretako zikiroa eta postrea egongo da helduentzat. Umeentzat bina hanburgesa chips poltsa bat eta izozkia. Umeek harmailatan eserita afalduko dute.

Prezioa: 22 € helduak eta 8 € haurrak

Tabernan edariak eta kafea izango dira.

izena eman nahi baduzu, bete inprimaki hau eta utzi ikastolako gela anitzean diruarekin batera16:30-18:00 bitartean egun hauetako batean : ekainak 15, ekainak 16, ekainak 19 eta ekainak 20.

Informazio gehiagorako www.geroaxular.eus