Eskolaz kanpoko teknologia Axularren

Argazkian Doplay tailer bat

Azken urteotan Axular Lizeoan konpetentzia teknologikoaren inguruan bultzatzen ari garen bidetik, 2017-2018 ikasturterako, LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleei begira eskolaz kanpoko jarduera berri bat izango dugu.

Doplayk antolatuta, robotika, bideojoko eta 3D diseinuaren inguruko tailerrak izango dira.

Ziur gaude ikasleentzako jarduera atsegin eta baliagarria izango dela.