Udaberria heldu da, eta, horrekin batera, Parketarren 2026 urteko bigarren txanda. Maiatzean zehar, Donostiako parke eta plazetan euskarazko jostaldiez gozatu ahal izango dugu.
Parketarrak egitasmoak haurrek eta familiek aisialdian euskara erabiltzea du helburu eta bi talde bereizten ditu: Zabu Zibu taldea 3-5 urte dituztenentzat, eta Txirrintxon 6-9 urte bitarteko haurrentzat.