12. martxan minbiziaren aurka Gipuzkoan

12. martxan minbiziaren aurka Gipuzkoan

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak , aurreko urteetan bezala, 12. Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxa ekintza antolatuko du Maiatzaren 10ean, igandea, Donostian.

Ekimen honek, gizartean minbizia ikusgai bihurtzeaz gain, kirolaren bidez bizimodu osasuntsu bat sustatzea du helburu. Aurtengo martxarekin bildutako diruarekin elkarteak paziente eta senideei doako zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izango du elkarteak.

Axular Lizeoko ikasleak eta familiak lasterketan eta martxan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

  • Irteera eta helmuga: Alderdi Eder.
  • Ordutegia: 5KM-ko lasterketa 10:00ean (14 urtetik aurrerakoentzat) eta 3KM-ko martxa/nordic walking 11:30ean (guztiontzat).

Izen-ematea hemen egin daiteke.

Han ikusiko dugu elkar, anima zaitezte!