Parketarrak

Parketarrak ekimenaren kartela

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan.

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, irailaren 30ean eta urriaren 14an, 21ean eta 28an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Hiru Damatxoko parkean.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

  • ZABU ZIBU: 17:00-18:00; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea.
  • TXIRRINTXON: 17:00-18:00; 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

Anima zaitezte!

 

Axularreko Euskaraz Bizi