Gurasoentzako Euskara ikastaroa

Irudian familia bat

Aurreko ikasturteotan bezala, gurasoentzako euskara ikastaroa eskaintzera goaz URRATS euskaltegiarekin batera.

Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta bere prezioa 60 eurokoa izango da. Astean ordu eta erdiko 2 saio egingo dira, arratsaldez  eta ikastolan bertan.

Animatzen zaretenon eskaerak ikusita orduak eta egunak zehaztuko ditugu. Aukerak ugariak dira.

Interesa baduzu, bidali mezua E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera etazurekin harremanetan jarriko gara.

Anima zaitez!