Oporrak bakean

.

Donostiako Udaleko Lankidetza Saila uztailean eta abuztuan 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak hartzeko interesa duten familien bila dabil. Neska eta mutil hauek, saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaioak dira, orain dela 45 urte euren lurraldetik bota zituztelako.

Ordutik udan 55otik gorako tenperaturak jasan behar izaten dituzte eta oinarrizko beharrak asetzeko zailtasun ikaragarriak dituzte. Bertan dagoen guztia kanpo laguntzaz iristen delarik. Gure artean dauden bitartean (uztaila eta abuztua) Erbestealdiak kendu zien osasuna berreskuratzeko balio du eta muturreko berotik babesteko aukera izaten dute. Egunean 5 otordu egiteak bakarrik laguntzen die ia gehienek pairatzen dituzten anemia-arazoak gainditzeko eta aukera ematen diegu baita ere mediku-azterketan detektatutako balizko gaixotasun arinak tratatzeko. Era berean, baita ere gure hiriko egonaldiak, bizi diren basamortuaren oso bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera ematen die. Beste kultura, hizkuntza eta ohitura batzuk ezagutzeak haien heziketan ere laguntzen du.

Horregatik guztiagatik, 10 eta 12 urte bitarteko neska- mutil hauek gure elkartasuna behar dute. Anima zaitez gure programan parte hartzera Informazio-hitzaldiak Donostiako Udalean. Bertan, beste urte batzuetan harrera egin zaien familiak egongo dira, eta horiek, beren esperientziatik abiatuta, solasaldi horietara etortzera animatzen direnen zalantzei erantzun ahal izango diete.

EGUNAK • Martxoak 10 • Apirilak 21 ORDUA : 18:00

Informazio gehiago 943 48 19 83 / 630 533 468 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

www.oporrakbakeandonostia.eus