CANSAT satelite txikien txapelketa

Txapelketako kartela

Larunbat honetan, martxoak 7, Cansat Axular Taldeak Euskadiko Cansat Txapelketan parte hartuko du Los Arcosen (Nafarroa). DBH 3. eta 4. mailako sei neska eta bi mutilez osatutako gure taldea Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako beste 10 talderekin batera Espainiako finalera joateko asmoz, lan askoren ondorioz garatu dituzten satelite eta proiektuekin lehiatuko dira.

Publiko gisa joan daiteke koheteen jaurtiketak, proiektuen aurkezpenak eta abar ikusteko. Hona hemen ekitaldia aurkezten duen kartela ordutegiekin

Cansat proiektuaz gehiago jakiteko, klikatu hemen.