Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna

Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna

Gaur, urtarrilak 30, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da mundu mailan. Axular Lizeoan giza eskubideen errespetua eta gizabidezko kultur sendoa indartzea dugu helburu eta horregatik ospakizun honekin bat egiten dugu. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu ikastolan; DBH zein LHko ikasleek klasean egun honen garrantzia eta zergatia landu dute eta azken hauek konpromezuak sinatu eta bandera zuriak jarri dituzte ikastolako korridoreetan, tolerantziaren, elkartasunaren, giza eskubideekiko errespetuaren, indarkeriarik ezaren eta bakearen garrantzia gogorarazteko.

Axular Lizeoak haurren eskubideekin egunero hartzen duen konpromisoari esker, hezkuntza-komunitate osoa inplikatuz, iaz UNICEF -ek gure ikastola Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzan Zentro Erreferentea izendatu zuen.

Albiste osoa hemen irakur dezakezu.