Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Hezkuntza giza eskubide, ondasun publiko eta erantzukizun kolektiboa bat da. Bere garrantziaz kontzientziatzeko, gaur, urtarrilak 24, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, “Bake iraunkorra lortzeko heztea” lelopean.

Pertsona, hau da, ikaslea, gure hezkuntza-proiektuaren erdigunean dago. Axular Lizeoan, gure ikasleak gizabanako bakartzat hartzen ditugu, gizartean murgilduak, eta beren gaitasunak bultzatzen eta indartzen dituzten metodologiak eta tresnak garatzen lan egiten dugu, betiere gizarte duinagoa eraikitzen laguntzen diguten balioetan oinarritutako hezkuntza ardatz hartuta.

Zaindu eta baloratu dezagun hezkuntza!