Ikasturte-hasiera!

Ikasturtearen hasiera

Eskolak irailaren 10en hasiko dira etapa guztietan. Haur Hezkuntzan irailaren 10etik 14ra eskolak goizez bakarrik izango dira. 3 urteko umeentzako aurkezpena irailaren 6an izango da arratsaldeko 5etan 3 urte A gelan (andereño Miren) eta 18:30etan 3 urte B gelan (andereño Jaione). Aurkezpen bilerak guraso eta haurrekin batera egingo dira. Bertan, andereñoek Ikastola eta ikasgela erakutsiko dituzte, haurren egokitzapena errazteko asmoz.

Iraileko lehen astean idazkaritza goizeko 8etatik 15etara irekita izango da. Irakasleak ere ordutegi berean izango dira ikastolan.

Gogoratu ikasturte hasierako zirkularrak kontsulta ditzakezula:

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH

Batxilergoa

Ikasturte berri on!