Ikastolako online denda berria

Online denda berria

Zerbitzu berri bat ireki dugu, online denda hain zuzen. Horri esker, honez gero hainbat produkturen erreserba egin daiteke. Prozesua oso erraza da: inprimakia online bete, aldez aurreko ordainketa egin eta, emailez gure abisua jasotakoan, ikastolara bila etorri ahal izango zara. Oraingoz lau produktu dauzkagu: kirol-jaka, polo klasikoa, softshell kirol-jaka eta kapela. Aurrerago 50. urteurreneko hainbat produktu ere eskainiko ditugu.

Eskaerak urriaren 12ra arte egin ahal izango dira. Abenduan email bat bidaliko dizugu produktua ikastolan jaso edo zure seme-alabari eman diezaiogun. Dudarik gabe, aukera ezin hobea da Gabonetako opariak prestatzen hasteko.

Ume txikien jantzien neurriak aukeratzerakoan, kontuan izan produktuak eskatu eta handik bi hilabetera jasoko dituzula.

Online denda berria esteka honetan aurkituko duzu.

Zerbitzua ikastolako familion gustukoa izatea espero dugu.