Baserritar jantzien V. lehiaketa

Baserritar jantzien V. lehiaketa

Abenduaren 21ean, San Tomas eguneko baserritar-jantzien lehiaketaren 5. edizioa ospatuko da. Gero Axular Dantza Taldeak antolatuta, lehiaketa honen helburua baserritarrek lanerako zein ekitaldi berezietara joateko erabiltzen zituzten jantzien edertasuna eta aniztasuna erakustea da. Era berean, tradiziotik datorkigun ondarea berreskuratu eta aldarrikatu ere egin nahi da, jantzi tradizional horiek Euskal Herri osoko eta, bereziki, Donostiako eta Donostiarren historiaren eta nortasun kulturalaren ikurretako bat ere badirela gogoraraziz.

Dokumentu honetan lehiaketaren oinarriak kontsultatu eta bertan izena eman dezakezu.

Gogoratu epea abenduaren 20an amaituko dela.

Anima zaitez eta parte hartu!