Gure ikasleak IK4-Ikerlan-en

Bisitaren irudi batzuk

Batxiler 2ko ikasle talde batek IK4 - Ikerlan ikerkuntza-zentroa bisitatu du. Bertan, ikerkuntza-munduaz azalpena egin eta arlo horretan lan egiteko aholku batzuk ere eman zituzten.

Saioa gidatu zuten bi profesionaletatik bat gure ikasle ohia den Eneko Pérez izan zen. Ondoren, gure beste ikasle ohi batek, Nerea Goitiak, IK4n garatzen ari den bere proiektuaren inguruko azalpenak eman zizkien.