Danborradak 30 urte

Diario Vasco egunkariko irudian Eunate Izagirrek ikastolako danborrada zuzentzen ari da

Bihar gure haur danborradak 30 urte beteko ditu. 1987 urte hartan lehen aldiz neska batek eskola danborrada bat zuzendu zuen. Eunate Izagirre izan zen Axular Lizeoko danborradan, gure danborradan.

Lantxabe Auzokideen Elkarteko lagunek gogorarazten digutenez, 1987ko urtarrilaren 20an El Diario Vasco egunkariak albistea zabaldu eta artikulu honi erantsi diogun argazkia argitaratu zuen.

Pozten gaitu gure ikastolak lehen urrats hura eman izanak, baina are gehiago pozten gaitu gaur egunean nesken partaidetza danborradan normaltasunez bizitzeak eta ume guztiak, neskak nahiz mutilak, jaiaz berdin-berdin gozatzeak.