Gure ikasleak Zientzia LIVE! ekitaldian

Zientzia LIVE! zientzia-esperimentuak gazteei gerturatzeko ordu eta erdiko emanaldia izan dute DBH 3. mailako gure ikasleek Pili Merino eta Xabier Insausti irakasleen laguntzaz. Usurbilgo Elhuyar fundazioko laborategietan esperimentu desberdinak lantzeko parada izan dute.

3 taller landu dituzte:

1. tailerra :
GASAK ETA PRESIOAK
- Puxika.
- Malba zurizko gozokiak.
- Freskagarri-potoa.
- Helioa eta sufre hexafluoruroa.

2. tailerra :
MATERIALAK
- Flubber-a.
- Superbola
- Elur artifiziala.

3. tailerra
NITROGENOA ETA TENPERATURA BAXUAK
- Puxika.
- Malba zurizko gozokiak.
- Lorea.
- Hotz-testa.

Eskolan lehenengo hiruhileko honetan landu dituzten gaien atal praktikoa jorratu dute.

Tailerroi buruzko bideoa ikusteko, sakatu hemen

Elhuyar Fundazioari ekitaldi interesgarri honetan parte hartzeko aukera eman izana eskertu nahi diogu hemendik.