Ikastolako jertse-eskaera

Jertsearen irudia

Ikastolaren irudi korporatiboa bultzatu eta gure gaztentxoentzat erakargarria izan daitekeen sport arropa linea berria martxan jarriko dugu. Gainera, datorren 2019. urtean ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugunez, jertsean irudi berezi bat ere txertatuko dugu. Barrualdeko etiketak Axular Lizeoko logoa eta jabearen izena jartzeko tartea izango du. Jertsea urdina izango da eta txanoko barrualdea, lokarria eta logoa grisak izango dira.

Jertsea nola erosi:

  • Eskaerak egiteko epea: urtarrilaren 23tik urtarrilaren 27ra. Hortik ikasturte amaiera arte ezin izango da berriro eskaerarik egin.
  • Aste horretan zehar, 17:00-18:00 bitartean, kirol gelatik pasa beharko duzue neurria probatu eta eskaera idatziz egiteko. Ikaslea bera etorriko balitz, gurasoen notatxoa ekarri beharko luke eskaera egiteko baimena emanez.
  • Behin eskaera orria beteta, kontu korrontetik 30€ kobratuko zaizkizue.
  • Neurriak: 4-6-8-10-12-S-M-L-XL-XXL

Eskaera egin eta handik bi hilabetera jertsea iritsiko zaigu. Ikasleari gelan zuzenean emango diogu.

Ekimena familien gustukoa izango delakoan.

Zuzendaritza