Danborrada ikastolan

Irudian HHko gela bat

Lehen Hezkuntzako ikasleek danborrada kirol-instalazioetan joko dute 15:15ak aldera Donostiako bandera jasotzen den bitartean. Ikusi nahi duzuenok etorri garaiz eta eseri harmailetan, mesedez. Jarraian, umeek ohiko ibilbidea egingo dute auzoan zehar. Horretarako, zuri-urdinez janzteko eskatzen dizuegu. Ondoren, ikasleak geletara 16:55 arte joango dira. Ez zaitezte geletara umeen bila joan, mesedez.

Haur Hezkuntzako umeek danborrada frontoian 16:00ak aldera joko dute. Bidali 15:00etarako arropa zuri-urdinez jantzita, mesedez. Kapelak ikasgelan prestatuko ditugu. Gogora ezazue danborrada harmailetatik soilik ikusi ahal izango dela, jolastokira jaitsi gabe. Jangelan geratzen direnek arropa poltsa batean ekarri beharko dute, bazkalostean jantzi ahal izateko. Errespetatu haurren ibilbidea, mesedez, lagunekin jaiaz goza dezaten. Danborrada amaitutakoan guztiak ikasgeletara joango dira. Gurasoak umeen bila geletara joan ahal izango dira eta umeak eraman, beti ere andereñoari abisatuta.

Matia Fundazioko aitona-amonentzat danborrada joko duten boluntarioak ikastolara autobusez 18:00ak aldera bueltatuko dira.