Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Kultur Taldea

Axularreko Kultur Taldea batxilergoko ikasle eta irakasle batzuek osatzen dute. Taldearen helburua Ikastolan euskal kultura eta euskara bultzatzeko jarduerak egitea da.

Hitzaldiak, bertso-saioak, kanpainak, zine-forumak, lehiaketak eta kulturaren aldeko beste edozein ekintza aurrera eramateko sortu den taldea da.