Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Forensic Science

Forensic Science proiektua STEAM metodologian oinarrituta dago STEAM ingelesezko siglak dira eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika gaiak biltzen ditu. Metodologian diziplina zientifiko guztiak ikasten eta batera baliatzen dira. Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza eta inplikazioa ditu.
Gure ikasleek, polizia zientifikoak bere eguneroko lanean egiten duen moduan, delitu edota kasu zehatz baten aurrean, aurrera eraman beharreko ikerketa zientifiko prozedura abian jartzen dute.

Forensic Science interes handia sortzen ari da Euskadin eta nazioartean. 2019/2020 ikasturtean Euskadiko berrogeita hamar bat ikastetxetan aurkeztu zen programa. Eta atzerrian, berriz, ekimenean parte hartzeko izena hainbat herrialdetako ikastetxek eman zuten: Finlandia, Estonia, Polonia, EEUU, Kanada, India, Txile, Somalia, Peru, Hego Korea, Italia, Mexiko, Australia, Japonia eta Filipinak.

Proiektuaren webgune ofiziala

Lotura honetan proiektu honi erantzuna ematen dion gure ikastolako bloga topatuko duzue.

Esperientziaren bideo bat