Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

DBH eta HH elkarrekin

Ikastola komunitatea bezala bizi eta sentiarazi nahian, adin ezberdinetako ikasleen arteko harremana areagotu eta lantzea ezinbestekotzat jotzen dugu.  Horrela, ikasturtean zehar elkarbizitza markoaren barruan, ekintza eta jarduera batzuk aurrera eramaten ditugu ikasketa- nahiz zaintza-prozesuak bultzatuz.

Argazki-album hau adibide gisakoa da.