Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Adimen emozionala

Adimen emozionala heztea gure ikasleen formazio integrala lortzeko alde berritzaile, baina garrantzitsua da. Emotional.Network aholkularitzaren laguntzaz, azkenengo urteotan, ekintza- eta estrategia-programa garatu dugu zuzendaritza-taldea, irakasleak, familiak eta ikasleak adimen emozionalean formatu eta sentimenduen kudeaketaz hausnartzeko.

Gure hezkuntza-proiekturaren muina pertsona denez, ikasleen gizatasun eta gaitasunen garapena dugu helburu.